has gloss | eus: Galtxagorri euskal mitologiako pertsonai bat da. Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. "Eta orain zer? Eta orain zer?" Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan. Beste izen batzuk: Aidetikako (Saran); Aiharra, Haio (Lapurdin); Beste mutilak (Gernikan), Patuek (Muxika)... |